XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehendakaritza Saila

Epaimahai kalifikatzailearen osaketa, ekonomilarietako 12 plaza hornitzeko lehiaketan

IRAGARKIA

Lehiaketa egin zen karrerako funtzionari legez sartzeko, Administrazio bereziko taldearen teknikarien azpitaldeko goi mailako teknikarien motako ekonomilarien berezitasunean; eta beraren deialdia ampquot;Boletín Oficial del Señorío de Vizcayaampquot;ren 84-10-8ko 231. zenbakian argitaratu zen.

Lehiaketa hori epaitu behar duen Mahaiaren kideak, berriz, ondokoak dira:

1. Mahaiburua: José Alberto Pradera Jauregi diputatu jaun txit gorena, Bizkaiko diputatu nagusia; eta ordezko legez, José Luis Bilbao Eguren jaun txit argia, diputatu nagusiordea.

2. Mahaikideak:

Federico Bergaretxe Zurimendi jn., garai hartan Administrazio eta Barru Erregimeneko foru diputatua zena; eta, ordezko legez, Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jn., Lehendakaritzako foru diputatua.

Alfonso Basagoiti Zabala jn., garai hartan Ogasun eta Finantzen foru diputatua zena; eta, ordezko legez, Iñaki Goiri Barrón jn., gaur egun Ogasun eta Finantzen foru diputatua dena.

Milagros García Crespo andrea, orduko Toki Administrazioko Azterlanen Erakundearen ordezkari gisa; eta, ordezko legez, Javier Corcuera Atienza jn.

José Rubí Casinello jn., garai hartan Bizkaiko Foru Aldundiko Aurrekontu Bulegoko zuzendari edo buru zenez; eta, ordezko legez, Patxi Ruiz de Arbulo López jn., gaur egun Ogasun eta Finantza Saileko Aurrekontu eta Kontroleko zuzendaria dena.

Carlos Olazabal Estetxa jn., Ekonomilarien Euskal Elkargoko ordezkari gisa; eta, ordezko legez, Salvador Arana Landera jn.

Mateo Paredes Álava jn., Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko buru gisa; eta, ordezko legez, María Barrena Ezkurra andrea, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko legelari-idazkaria dena.

3. Idazkaria:

Joseba Mikel García Pérez jn.; eta, ordezko legez, Anselmo Ardanza Sustatxa jn., biok Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio orokorreko teknikariak direlarik.

Bilbon, 1994.eko abenduaren 22an.

Lehendakaritzako foru diputatua, Ignacio J. Etxebarria Etxeita

(I-2.635)